Mezuak etiketatuta ‘ elkartasuna ’

Alegiako Udalak eta eskolak Saharar herriarekiko elkartasuna indartu nahi dute

2012/01/24
Nork
Alegiako Udalak eta eskolak Saharar herriarekiko elkartasuna indartu nahi dute

Alegiako Udaleko Gizarte Zerbitzuek eta ikastetxeak Saharar herriarekiko elkartasuna indartu nahi dute. Tolosaldea Sahararekin elkartearekin batera urtero egiten dute janari bilketa, baina azken urteetan jendearen ekarpena beherantz joan dela ikusita, ekimena indartu nahi dute. Udal ordezkariekin batera, gizarte zerbitzuetako langilea eta ikastetxeko irakaslea elkartu dira. Saharar herriarekiko elkartasuna lortzeko, herritarrei deia luzatu nahi diete. Bakoitzak [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Alegia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Sahararrentzako biltzen ari dira elikagaiak eta produktuak egunotan

2011/05/24
Nork

Herri sahararraren aldeko euskal karabana kanpaina abian da. Egitasmoaren helburua saharar errefuxiatu kanpalekuetara eramateko elikagaiak eta produktuak biltzea da. Dagoeneko bilketa egitean ari dira Alegian. Hain justu, udaletxeko gizarte zerbitzuen bulegoetan eta eskolan egiten ari dira bilketa. Kontuan izan behar da astelehenetan ez dela irekita egoten gizarte zerbitzuen bulegoa. Hilaren 31n amaituko da epea bertara [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Alegia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Saharako haurrentzat arropa eta material bilketa

2011/04/01
Nork

Alegiako Udalak Saharako haurrentzat arropa eta eskolako materialaren bilketa egingo du. Gaur hasi eta hilaren 15ean amaituko da. Asteartetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara, udaletxeko gizarte zerbitzuen bulegoan egingo da bilketa. Bildutako arropa eta materiala Alegiako familia batek Saharara eramango du.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Alegia, Ekitaldiak, Gizartea, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Palestinari eta Saharari elkartasuna adieraziko diete larunbatean hainbat ekimenekin

2011/03/09
Nork

Alegia Palestinako Al-aingo errefuxiatuen eremuarekin eta Saharako Hagunia herriarekin anaituta dago. Herritar talde batek, Askapenaren eta udalaren laguntzarekin, elkartasun horri bultzada eman nahi dio alegiarren artean. Horrela, Palestinari eta Saharari elkartasuna adierazteko hainbat ekimen antolatu dituzte etzirako. Antolatzaileek azaldu dutenez, «herri mugimendu bat sortu nahi dugu elkartasunaren inguruan. Saharakoa eskualdean landuago dago, horregatik Palestinaren inguruan [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Alegia, Gizartea, Politika | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Estitxu Zabala-(e)k beste sarrera bat idatzi du “Musika dantzagarria eta alaia” osatu du gunean   duela 24 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaJimmy Bidaurreta musikari donostiarrak ‘Dantza Baltza’ bildumako laugarren diskoa kaleratu du Dantza Baltza  disko bildumako laugarren lana kaleratu du Jimmy Bidaurreta musikariak (Donostia, 1971), Jimmy Bidaurreta Meets Viorica izenpean . Aurreko hiru lanek bezalaxe, Gaztelupeko Hotsak disko etxearen zigilua du honek ere. Azken batean, musika traidizionala egungo soinuetara moldatuta eskaini du Bidaurretak Dantza Baltza bildumaren bidez. Gaztelupeko Hotsakeko Joxe [...]


  • Maitane Aldanondo-(e)k beste sarrera bat idatzi du InterRedek jolas kooperatiboei buruzko tailerra egingo du asteburuan gunean   duela 48 minutu · Ikusi

    Hezkuntza eta generoa lantzen dituen InteRed Gobernuz Kanpoko Erakundeak Inklusioa eta jolas kooperatiboak tailerra antolatu du astebururako. Erakundeak Bengoetxea kalean duen egoitzan egingo dute ekimena, eta honen dinamizatzailea, Pascal Deru aditu belgikarra izango da. Saioak larunbatean, 10:00etatik 19:30era bitartean; eta igandean, 10:00etatik 14:00etara egingo dituzte. Lantegia hezitzaile, animatzaile eta jolas kooperatiboak interesatzen zaizkion eta jolasteko


  • Maitane Aldanondo-(e)k beste sarrera bat idatzi du Kalean ibiltzea ez zaie erraza egiten gunean   duela 48 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaUrtero bezala, ikasleek elbarrien errealitatearen kontzientzia har dezaten, lehiaketa antolatu du ONCEk. San Patricio ikastetxeko haurrek parte hartu dute ekimenean, euren auzoetako irisgarritasun arazoak aztertuz. ONCEk eta bere Fundazioak 28. eskola lehiaketa antolatu dute. Zure auzoa irisgarriago egin ezazu lelopean, Derrigorrezko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako nahiz Hezkuntza Bereziko ikasleek euren inguruan dauden guneak aztertu behar [...]


  • Xabier Etxabe-(e)k beste sarrera bat idatzi du Neguko Aterpeko zerbitzua urte osoan eskaintzea aztertzen ari da udal gobernua gunean   duela 51 minutu · Ikusi

    Loiolako Erriberan ongizate zentro bat zabaldu eta Zuhaiztiko kiroldegian dagoena handitu nahi dute  Erakundeek gizartean ahulenak direnen ondoan egon behar dutela eta Ongizate Sailak krisiaren ondorioak pairatzen dituztenen beharrei erantzun behar diela nabarmendu du Jon Albizu Ongizate zinegotziak. Hori dela eta, aurten eta ondorengo urteetan orain arte eskaini diren zerbitzuak mantentzea izango dute helburu. Behar [...]


  • Estitxu Zabala-(e)k beste sarrera bat idatzi du La Oreja de Van Goghek 150.000 euro jasoko ditu Euskadiren izena zabaltzeagatik gunean   duela 52 minutu · Ikusi

    Donostiako musika taldeak hitzarmen bat sinatu berri du Eusko Jaurlaritzaren Turismo Sailarekin La Oreja de Van Gogh musika talde donostiarrak 150.000 euro jasoko ditu Euskadiren sustapena egiteagatik. Izan ere, musika taldeak Eusko Jaurlaritzaren Turismo Sailarekin hitzarmen bat sinatu berri du, taldeak Euskal Autonomi Erkidegoaren publizitatea egin dezan. Hala, taldeak Euskadiren izena zabaldu beharko du, bere disko [...]