Mezuak etiketatuta ‘ ezker abertzalea ’

Egungo egoera politikoaz hitz egiteko herri batzarra

2011/10/03
Nork

Amezketako ezker abertzaleak herri batzarra egingo du. Bihar 20:30ean izango da, eta gela polibalentean elkartuko dira. Bertan gaur egungo prozesuaren berri emango dute, eta azken hilabeteetako ondorio politiko nagusiak jorratuko dituzte. Herritar guztiei bertara joateko gonbita luzatzen diete.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Amezketa, Gizartea, Nabarmenak, Politika | Ez dago iruzkinik »

Amezketako ezker abertzaleak herri programa aurkeztuko du

2011/03/10
Nork

Amezketako ezker abertzaleak igandean, hilak 13, batzarra egingo du herri programa aurkezteko eta herritarrekin partekatzeko. 11:30ean elkartuko dira gela balioanitzean. Ezker abertzaleak azaldu duenez, batzarrean «gai nagusiak azalduko ditugu: ura, kultur etxea…».

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Amezketa, Nabarmenak, Politika | Ez dago iruzkinik »

Ezker abertzalearen legalizazioa eskatuko dute

2011/02/03
Nork

Ezker abertzalearen legalizazioaren inguruan deitu diren mobilizazioen baitan, Amezketan  elkarretaratzea egingo dute ostiralean, hilak 4, 19:30ean Abaltzisketako bidegurutzean. Gero, kartelak itsatsiko dituzte.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Amezketa, Nabarmenak, Politika | Ez dago iruzkinik »

Gernikako Akordioa sinatuko dute Amezketako talde politikoek eta sindikatuetako ordezkariek

2010/11/26
Nork

Amezketako talde politikoek eta sindikatuetako ordezkariek Gernikako Akordioa sinatuko dute bihar. Ekitaldia 12:00etan izango da, Herri Zentroan, eta bertan parte hartuko dute Kimu Berriak taldeak, Amezketa Elkarlanean taldeak, ezker abertzaleak, EHNE sindikatuko ordezkariak eta Aralar Papelerako ELAko eta LABeko ordezkariek. Amezketa aitzindaria izango da Gernikako Akordioaren herri mailako sinatze ekitaldia egiten. Alkatetza duen Kimu Berriak [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , , ,
Bidalita Amezketa, Politika | Iruzkin bat »

Amezketako ezker abertzaleak galdeketa buzoneatu du herritarren iritzia jasotzeko

2010/11/23
Nork

Amezketako ezker abertzaleak galdeketa bat buzoneatu du hainbat gairen inguruan herritarren iritzia jasotzeko asmoz. Orria udaletxe azpian eta plazoletan jarritako postontzietan edo Ugarteko Goikoetxeanean utzi daiteke. Epea hilaren 30a arte da.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Amezketa, Nabarmenak, Politika | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Eneritz Zabaleta-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 9 segundo · Ikusi

    20:00 orenetan (Londresko orena) izanen da finala, 21:00etan Euskal Herrian. Hegoaldean telebista katerik ez du emanen finala. Aukera onena Berriketanetik jarraitzea edo txartel gorri zuzen bat bilatzea…


  • Beasaingo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du «Beasaingo danborrada bertakoagoa egin nahi genuen, nortasun bat eman» gunean   duela 4 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaDokumentu zaharrek diotenez, XX. mende hasieran egiten zen danborrada Beasainen. Baina 40 bat urtez utzita egon ondoren, 1978an berreskuratu zuten. Hasiera hartan egon zenetako bat da Pello Irizar; azken hiru urteetan, herriko konpositoreen piezak egokitzen aritu da, danborradari nortasuna eman nahian. Beasaingo danborrada, sorreratik ezagutzen duzu, ezta? Bai, danborrada berria hasi zenean, 1978an, anaia zena eta biok [...]


  • Beasaingo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Beasaingo umeen danborradak mende erdia beteko du, erroetara itzuliz gunean   duela 6 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaLoinazko San Martin kanonizatu zuteneko mendeurrenak, 1962an, ospakizun askotarako eman zuen Beasainen. Gehienak, erlijioarekin lotutako ekintzak izan ziren, eta hala sortu zen Beasaingo haurren danborrada edo desfilea ere. Jesus Dorronsoro eta Jose Maria Osa apaizek eta katekesiko taldeak bultzatu zuten ekimena. Gaur egun herriko ikastetxeek antolatzen dute, baina aldaketak aldaketa, aspaldi hasitako ohitura hark berrogeita hamar [...]


  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Emakumeenganako indarkeria salatzeko elkartuko dira bihar gunean   duela 9 minutu · Ikusi

    Bihar emakumeenganako indarkeriaren kontrako elkarretaratzea egingo dute Irungo Zabaltza plazan, eguerdiko 12:00etan hasi eta ordu erdiz. Hilabetero udaleko Gizarte Ongizateko Aholku Kontseiluko Berdintasun Batzordeak eta emakumeen aldeko hiriko elkarteek elkarrekin egiten duten protestaldia da, eta besteak beste, Txingudi Anti Sexista (TAS) manifestuko sinatzaileek bat egin dute ekintzarekin. Hiriko hainbat gizarte taldek osatzen dute TAS mugimendua,


  • Irun Iruten euskara elkarteak oinarrizko joskintza ikastaroa antolatu du hurrengo hiru astearteetan egiteko (hilak 22 eta 29, eta ekainak 5). Ordu eta erdiko saioak egingo dituzte, 18:00etatik 19:30era, Jostunak-en (Eliza karrika, 10). “Juxtu-juxtu botoi bat nola edo hala josten dakienarentzat edota praken barrenak zelloz hartzen dituzten horientzat antolatutako tailerra da. Oinarri-oinarrizkoa ikasiko dugu: botoiak [...]