Mezuak etiketatuta ‘ futbola ’

Denboraldiari amaiera eman diote

2011/06/22
Nork
Denboraldiari amaiera eman diote

Intxurre futbol elkartekoek denboraldi amaierako ohiko afaria egin dute berriki. Bertan banatu ziren talde bakoitzeko jokalari onenaren saria: infantil mutiletan, Andoni Agirrezabala; infantil nesketan, Alazne Garmendia; kadete nesketan, Begoña; kadete mutiletan, Endika Rezola; jubeniletan, Jon Hernandez; eta Preferente mailan, Mikel Ormazabal. Argazki batean, afariko une bat, eta bestean, jokalari sarituak beraien entrenatzaileekin.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Alegia | Ez dago iruzkinik »

Mailari eutsi diote Intxurre taldekoek bigarren itzuli ona egin eta gero

2011/04/19
Nork
Mailari eutsi diote Intxurre taldekoek bigarren itzuli ona egin eta gero

Intxurre futbol elkarteko Erregional Preferentekoek mailari eutsiko diote. Bi partida falta dira liga amaitzeko, eta asteburuko neurketa irabazi eta gero, matematikoki lortu dute mailan mantentzea. Bigarren itzuli oso ona egin dute, batez ere etxean lortutako garaipenei esker, eta horrek atera die jaitsiera postutik. Patxi Renobales Intxurre futbol elkarteko koordinatzailea «oso gustura» agertu da, denboraldi hasieran [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Alegia, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Intxurre futbol taldekoak bigarren itzuli borobila egiten ari dira

2011/03/24
Nork

Erregional Preferente mailako Intxurre futbol taldea bigarren itzuli bikaina egiten ari da. Hamar partida daramatza galdu gabe, eta horren ondorioz, jaitsiera postuetatik atera da eta orain lau puntutara ditu. Bigarren itzuliko puntuak bakarrik kontuan hartuz gero, laugarren talderik onena izango litzateke. Hurrengo jardunaldian Tolosa ‘B’ taldearen aurka jokatuko du Intxurrek. Alegian jokatuko dute, bihar, 16:00etan. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Alegia, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Intxurre futbol taldekoek mailaren «gogortasuna» nabarmentzen dute

2011/01/12
Nork
Intxurre futbol taldekoek mailaren «gogortasuna» nabarmentzen dute

Alegiako Intxurre futbol taldea Lurraldekako edo Erregional preferente mailan jokatzen ari da aurtengo denboraldian, aurrekoan igoera lortu eta gero. Mailaren «gogortasuna» nabarmentzen dute Santos Irazustabarrena entrenatzaileak eta Eneko Garmendia kapitainak. Ez da lehenengo aldia maila honetan aritzen direla. «Maila honetan egon garen beste urteetan talde indartsuak zeuden, baina ez aurten bezain indartsuak», dio entrenatzaileak. Lehenengo [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Alegia, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Intxurrek Eibarren aurkako partida jokatu du

2010/12/13
Nork
Intxurrek Eibarren aurkako partida jokatu du

Intxurre futbol taldeko jokalariek talde handi baten aurka jokatzeko aukera izan zuten iragan astean. Bigarren B mailan dagoen Eibar izan zuten aurrean alegiarrek Ipurua futbol zelaian. Bi entrenatzaileak, Santos Irazustabarrena eta Manix Mandiola, lagunak dira eta urtero jokatu ohi dute anaiarteko partida. Intxurreko taldean jubenilek ere jokatzeko aukera eduki zuten.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Alegia, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Reala eta Atheliic ere, euskararen aldea

2010/12/03
Nork

Igandeko derbiari begira eta Euskararen Eguna dela eta, hiru spot grabatu dituzte talde txuri-urdineko eta txuri-gorriko jokalariek. Horietako bat, azkena, Albizturren grabatu dute.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Albiztur, Herriak, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Eneritz Zabaleta-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 34 segundo · Ikusi

    20:00 orenetan (Londresko orena) izanen da finala, 21:00etan Euskal Herrian. Hegoaldean telebista katerik ez du emanen finala. Aukera onena Berriketanetik jarraitzea edo txartel gorri zuzen bat bilatzea…


  • Beasaingo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du «Beasaingo danborrada bertakoagoa egin nahi genuen, nortasun bat eman» gunean   duela 4 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaDokumentu zaharrek diotenez, XX. mende hasieran egiten zen danborrada Beasainen. Baina 40 bat urtez utzita egon ondoren, 1978an berreskuratu zuten. Hasiera hartan egon zenetako bat da Pello Irizar; azken hiru urteetan, herriko konpositoreen piezak egokitzen aritu da, danborradari nortasuna eman nahian. Beasaingo danborrada, sorreratik ezagutzen duzu, ezta? Bai, danborrada berria hasi zenean, 1978an, anaia zena eta biok [...]


  • Beasaingo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Beasaingo umeen danborradak mende erdia beteko du, erroetara itzuliz gunean   duela 7 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaLoinazko San Martin kanonizatu zuteneko mendeurrenak, 1962an, ospakizun askotarako eman zuen Beasainen. Gehienak, erlijioarekin lotutako ekintzak izan ziren, eta hala sortu zen Beasaingo haurren danborrada edo desfilea ere. Jesus Dorronsoro eta Jose Maria Osa apaizek eta katekesiko taldeak bultzatu zuten ekimena. Gaur egun herriko ikastetxeek antolatzen dute, baina aldaketak aldaketa, aspaldi hasitako ohitura hark berrogeita hamar [...]


  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Emakumeenganako indarkeria salatzeko elkartuko dira bihar gunean   duela 10 minutu · Ikusi

    Bihar emakumeenganako indarkeriaren kontrako elkarretaratzea egingo dute Irungo Zabaltza plazan, eguerdiko 12:00etan hasi eta ordu erdiz. Hilabetero udaleko Gizarte Ongizateko Aholku Kontseiluko Berdintasun Batzordeak eta emakumeen aldeko hiriko elkarteek elkarrekin egiten duten protestaldia da, eta besteak beste, Txingudi Anti Sexista (TAS) manifestuko sinatzaileek bat egin dute ekintzarekin. Hiriko hainbat gizarte taldek osatzen dute TAS mugimendua,


  • Irun Iruten euskara elkarteak oinarrizko joskintza ikastaroa antolatu du hurrengo hiru astearteetan egiteko (hilak 22 eta 29, eta ekainak 5). Ordu eta erdiko saioak egingo dituzte, 18:00etatik 19:30era, Jostunak-en (Eliza karrika, 10). “Juxtu-juxtu botoi bat nola edo hala josten dakienarentzat edota praken barrenak zelloz hartzen dituzten horientzat antolatutako tailerra da. Oinarri-oinarrizkoa ikasiko dugu: botoiak [...]