Hamabi etxebizitza tasatu eraikiko dituzte, Altzon. Altzoko Udalak urtarrilaren 31ean egindako Osoko Bilkuran, Altzo Muñon eraikiko diren etxebizitza tasatuei buruzko ordenantza arautzailea onartu zuen. Hamabi etxebizitza tasaturen jabe izan daitezkeen interesatuen lehenengo zerrenda osatua du Altzoko Udalak. Zerrenda horretan izena emana dutenek, lehentasuna izango dute. Hala ere, udal ordezkariek, bigarren zerrenda bat osatu nahi dute, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Altzo, azpiegiturak, etxebizitza tasatuak, gizartea, Hirigintza
Bidalita Altzo, Azpiegiturak, Gizartea, Hirigintza, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Orendaingo Udalak, udaletxearen atzeko aldean erabilera anitza izango duen eraikina egin du. Ia bukatu dute, eta hainbat zerbitzu eskainiko dituzte bertan. Azpiko solairuan kokatu duten haur eskola esaterako, astelehenean jarri zuten martxan. Behe solairuan, momentuz, hirugarren adinekoentzako egokitu dute gela bat, eta helburua beraien kabuz ibiltzeko gai diren adinekoak bertan elkartzeko aukera izatea da. Helduek [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:azpiegiturak, Erabilera anitzeko eraikina, gizartea, Hirigintza, Orendain
Bidalita Azpiegiturak, Gizartea, Hirigintza, Orendain, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Urola Erdialdeko Udal Elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapen Iraunkorrerako Sailarekin batera abian jarri nahi du etxean konposta egiteko seigarren kanpaina. Eta Bidegoiango Udalak ere bat egin du kanpainarekin. Norberak bere etxean sortutako materia organikoa konpostatu eta berrerabiltzea da helburua. Bertan parte hartzeko lorategi txikia edo baratza izatea nahikoa da. Ondoren lortutako konposta bertan berrerabiliko da. [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Bidegoiango Udala, gizartea, Hondakinak, Ingurumena, konposta, osasuna
Bidalita Bidegoian, Gizartea, Ingurumena, Osasuna | Ez dago iruzkinik »
Alegiako Udaleko Gizarte Zerbitzuek eta ikastetxeak Saharar herriarekiko elkartasuna indartu nahi dute. Tolosaldea Sahararekin elkartearekin batera urtero egiten dute janari bilketa, baina azken urteetan jendearen ekarpena beherantz joan dela ikusita, ekimena indartu nahi dute. Udal ordezkariekin batera, gizarte zerbitzuetako langilea eta ikastetxeko irakaslea elkartu dira. Saharar herriarekiko elkartasuna lortzeko, herritarrei deia luzatu nahi diete. Bakoitzak [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Alegia, elkartasuna, gizartea, ikastetxea, Material bilketa, Sahara
Bidalita Alegia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Gaur goizean herriko txikienek Orendaingo haur eskola berria estreinatu dute. Gaur arte, udaletxeko bigarren pisuan zuten haur eskola, irteera zuzenik gabe. Orain, udaletxe atzean egin duten erabilera anitzeko eraikineko behe solairuan egokitu dute Orendaingo Haurreskola berria. Larunbatean, auzolanean leku aldaketa egin ondoren, gaur guztia prest ez badute ere, bertan lanean jartzeko moduan dute eraikina. Zazpi [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:gizartea, Haur eskola, hezkuntza, Orendain
Bidalita Azpiegiturak, Gizartea, Hezkuntza, Orendain | Ez dago iruzkinik »
Iban Muñoa, Iriarte Jauregiko jabea Familiako negozioa aurrera darama Iban Muñoak. 2009ko udan, Bidegoianen ireki zuen Iriarte Jauregia hotela Lorena Arco emaztearekin batera. Atzo jakin zuten, Estatu mailan, Traveller’s Choice Hotels sarietan seigarren postua eskuratu dutela. TripAdvisor munduko bidaien webgunea da, eta Fitur azokan eman dute sarien berri. TripAdvisor webguneak ematen dituen Traveller’s Choice Hotels sarietan 6. postua eskuratu duzue. Nola jaso duzue albistea? Egia esan gaur goizean [atzo] enteratu gara, eta oso oso pozik [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Bidegoian, gizartea, Iriarte Jauregia hotela, Lehiaketa, saria, Traveller’s Choice Hotels, TripAdvisor, Turismoa
Bidalita Bidegoian, Elkarrizketa, Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Iosu Curiel Iartza, Historia irakaslea Iosu Curiel Iartza (Lasarte, 1976) historia irakaslea eta Erdi Aroko Historian doktorea da. Bihar, Euskal Herriaren Historia hitzaldia eskainiko du Ikaztegietan. 21:00etan hasiko da udaletxeko areto nagusian. Euskal Herriaren historia hitzaldia eman behar duzu. Oso zabala izan daiteke gaia eta nondik nora kontatuko duzu? Hausnarketa batetik hasiko naiz hitzaldia ematen, hau da, Euskal Herriari buruz hitz egitean, lurralde bezala hartu behar ote dugun, edota, aldiz, gure herri edo nazioaren historiaz hitz egin nahi ote dugun. [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Euskal Herriaren Historia, gizartea, historia, hitzaldia, Ikaztegieta, Iosu Curiel, Kultura
Bidalita Aisia, Elkarrizketa, Gizartea, Ikaztegieta, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Iosu Curiel Iartza (Lasarte, 1976) historiako irakaslea eta Erdi Aroko Historian doktorea da. Ostiralean, Euskal Herriaren Historia hitzaldia eskainiko du Ikaztegietan. 21:00etan hasiko da udaletxeko areto nagusian.Biharko Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza egunkarian elkarrizketa osoa irakurtzeko aukera izango da. Euskal Herriaren historia hitzaldia eman behar duzu. Oso zabala izan daiteke gaia eta nondik nora kontatuko duzu? Hausnarketa batetik hasiko naiz hitzaldia ematen, hau da, Euskal Herriari buruz hitz egitean, lurralde bezala hartu behar ote dugun, edota, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Euskal Herriaren Historia, gizartea, historia, hitzaldia, Ikaztegieta, Iosu Curiel, Kultura
Bidalita Gizartea, Ikaztegieta, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Albizturko udal barrutiko GI-3042 Argisaingo Santa Marina auzora sartzeko errepidea erabat itxiko dute. Bihar, hilak 19, 09:00etatik 12:00etara izango da. Zeharretarako sekzioa hobetzeko eta bionda hesia jarri behar dute. Lan horiek egiteko auzoko sarreran tamaina ertaineko makineria jarri behar dute, eta errepidea itxi behar dute.
Irakurri gehiago
Etiketak:albiztur, azpiegiturak, errepidea, gizartea
Bidalita Albiztur, Azpiegiturak, Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Ikaztegietako udal ordezkariek 2012. urteari dagokion aurrekontua prestatu dute. Batzar orokorrera eraman aurretik, ordea, herritarrei aurkeztu nahi diete. Horretarako bilera antolatu dute gaur, hilak 18, 20:30ean. Udaletxeko aretoan izango da. Atalez atal, sail bakoitzerako egin duten diru banaketa aurkeztuko dute. Bileran parte hartzeko deia eginez, herritar guztiei luzatu diete gonbidapena. Herritarrek zalantzak argitu, eta 2012. [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:aurrekontua, Batzarra, gizartea, Ikaztegietako Udala, politika
Bidalita Ekonomia, Gizartea, Ikaztegieta, Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »