Mezuak etiketatuta ‘ gizartea ’

Amaiera «ezin hobea» eman diote Zumadi eskolakoek ikasturteari

2011/06/23
Nork
Amaiera «ezin hobea» eman diote Zumadi eskolakoek ikasturteari

Zumadi eskolak ikasturte amaierako festa egin du lehenengo aldiz, eta balantze «ezin hobea» egin dute. Ikasleen emanaldiak, bazkaria, jokoak, helduek egindako antzezlana eta Keiran taldearen kontzertua izan zituzten. Bigarrena antolatzeko gogoz geratu dira. hitzA

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Amezketa, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

San Joan suak piztuko ditu herriko festak

2011/06/21
Nork

Bihar gaueko San Joan suak emango die hasiera Abaltzisketako jaiei. Azken urteko gauza txarrak sutan erre ondoren, asto lasterketa egingo dute. Ez da festetan egingo duten lehiaketa bakarra. Etzi, San Joan eguna, toka lehiaketa izango da, eta larunbatean plater tiroketa eta mus txapelketa izango dira. Igandean, zaldi lasterketaz gozatzeko aukera egongo da. Horrez gain, erromeriak [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Abaltzisketa, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Ekitaldi gosez dago Akelok guraso elkartea

2011/06/16
Nork
Ekitaldi gosez dago Akelok guraso elkartea

Amezketako Zumadi eskolako Akelok guraso elkarteak azkenaldian antolatutako ekitaldien berri eman du. Era berean, hauek izandako erantzuna ikusita ekitaldi gehiago antolatzeko «gogoa areagotu» zaiela diote, eta berriro ere saiatuko direla «denon beharrei begiratu eta ekitaldi politak antolatzen» argitu dute. Ekitaldiei dagokionez, maiatzaren 21ean 80 bat lagun joan ziren Saka baserrira. Ekainaren 8an, aldiz, Arratsaldea bizikletaz [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Amezketa, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

«Gustura eta esker onez» azaldu dira Eskola Txikien Festako antolatzaileak

2011/06/13
Nork
«Gustura eta esker onez» azaldu dira Eskola Txikien Festako antolatzaileak

Abaltzisketako Txalburu eskolakoak «oso pozik» daude igandean ospatu zuten Eskola Txikien Festarekin. Joxe Ramon Mujika festaren koordinatzaileak azaldu duenez, «balantze oso positiboa egin dugu, jende asko etorri baita. Herri mailan ere oso gustura gaude, ikusita nola aritu diren lanean herritarrak. Esker ona besterik ez dugu lanean aritu zirenentzako eta etorri zirenentzako». Guztira 3.200 lagun inguru [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Abaltzisketa, Gizartea, Hezkuntza | Ez dago iruzkinik »

Eskola Kirolaren festa ospatu dute Alegian

2011/06/07
Nork
Eskola Kirolaren festa ospatu dute Alegian

Eskola Kirolaren ikasturte amaiera ospatu berri dute Alegiako eskolan. Ekitaldia Eskola Kiroleko koordinatzaileak eta guraso elkarteko kiroleko arduradunek bultzatu dute. Jende askok parte hartu du, baita Eskola Kirolean izena eman gabe zeuden eskolako ikasleak ere. Hasteko talde mistoez osatutako areto futboleko partidak jokatu dira. Ondoren geldialdi bat egin da eta umeek eta ez hain umeek [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Alegia, Gizartea, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Garai bateko argazkiak

2011/06/07
Nork
Garai bateko argazkiak

Garai Bateko Alegia festarekin bat eginez, herriko hainbat argazki zahar jarri zituzten zintzilik jubilatuen tabernan. Jendearen ikusmina ikusirik, hilaren bukaera arte utziko dituzte, nahi duenak garai bateko bizimoduen berri izateko.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Alegia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Arantxa Urretabizkaia, Emakume Astean

2011/06/01
Nork
Arantxa Urretabizkaia, Emakume Astean

Bidegoiango Emakume Astearen barruan Arantxa Urretabizkaia kazetari eta idazlearen hitzaldia entzuteko aukera izan zuten «giro ederrean». Emakumeak urteetan zehar «irabazi» edo «galdu» dituen egoeretaz hitz egin zuten. 30 urtetik 80 urte arteko emakumeak elkartu ziren eta solasaldi «aberasgarria» izan zen, antolatzaileen esanetan. Bihar, osteguna, 15:00etan, 80 egunean filmarekin zine foruma egingo dute.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Bidegoian, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Herria festa bihurtu da Garai Bateko Alegian

2011/05/30
Nork
Herria festa bihurtu da Garai Bateko Alegian

«Oso egun polita izan zen», esan du Maider Jauregi kultur zinegotziak Garai Bateko Alegia festari buruz. Eguraldi iragarpena bete egin zen, eta eguzkiak ederki jo zuen egunean zehar. «Dena ondo atera zen», gaineratu du Jauregik. «Jendeak erantzun du eta parte-hartzea oso zabala izan da» Egunotan antolatzaileak bilduko dira balantzea egiteko, baina igande arratsaldean, festa amaitzen [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Alegia, Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Sei urteko espetxe zigorra, emakume bat hiltzen saiatzeagatik

2011/05/30
Nork

Gipuzkoako Auzitegiak sei urteko espetxe zigorra ezarri dio gizonezko bati, emakume bat hiltzen saiatzeagatik labankada batez. Gertaera 2008an izan zen, Alegian, gizonezkoaren etxebizitzan. Zigortuak 45.100 euro ordaindu behar dizkio emakumeari.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Alegia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Zenbait hamarkada historian atzera egingo dute alegiarrek

2011/05/26
Nork
Zenbait hamarkada historian atzera egingo dute alegiarrek

Orain bi urteko arrakasta ikusirik, bigarrengo aldiz antolatu dute Garai Bateko Alegia festa. Igandean egingo dute, goizetik hasita, eta herriak zenbait hamarkada atzera egingo du historian. Kontatu ez badituzte ere, parte hartuko duten herritarren kopurua handia izango da, Maider Jauregi kultur zinegotziak azaltzen duenez: «Herri bazkaria 300 lagunentzako da eta astebeteko epean txartelak amaitu ziren. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Aisia, Alegia, Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Eneritz Zabaleta-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 1 minutu · Ikusi

    20:00 orenetan (Londresko orena) izanen da finala, 21:00etan Euskal Herrian. Hegoaldean telebista katerik ez du emanen finala. Aukera onena Berriketanetik jarraitzea edo txartel gorri zuzen bat bilatzea…


  • Beasaingo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du «Beasaingo danborrada bertakoagoa egin nahi genuen, nortasun bat eman» gunean   duela 5 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaDokumentu zaharrek diotenez, XX. mende hasieran egiten zen danborrada Beasainen. Baina 40 bat urtez utzita egon ondoren, 1978an berreskuratu zuten. Hasiera hartan egon zenetako bat da Pello Irizar; azken hiru urteetan, herriko konpositoreen piezak egokitzen aritu da, danborradari nortasuna eman nahian. Beasaingo danborrada, sorreratik ezagutzen duzu, ezta? Bai, danborrada berria hasi zenean, 1978an, anaia zena eta biok [...]


  • Beasaingo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Beasaingo umeen danborradak mende erdia beteko du, erroetara itzuliz gunean   duela 7 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaLoinazko San Martin kanonizatu zuteneko mendeurrenak, 1962an, ospakizun askotarako eman zuen Beasainen. Gehienak, erlijioarekin lotutako ekintzak izan ziren, eta hala sortu zen Beasaingo haurren danborrada edo desfilea ere. Jesus Dorronsoro eta Jose Maria Osa apaizek eta katekesiko taldeak bultzatu zuten ekimena. Gaur egun herriko ikastetxeek antolatzen dute, baina aldaketak aldaketa, aspaldi hasitako ohitura hark berrogeita hamar [...]


  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Emakumeenganako indarkeria salatzeko elkartuko dira bihar gunean   duela 11 minutu · Ikusi

    Bihar emakumeenganako indarkeriaren kontrako elkarretaratzea egingo dute Irungo Zabaltza plazan, eguerdiko 12:00etan hasi eta ordu erdiz. Hilabetero udaleko Gizarte Ongizateko Aholku Kontseiluko Berdintasun Batzordeak eta emakumeen aldeko hiriko elkarteek elkarrekin egiten duten protestaldia da, eta besteak beste, Txingudi Anti Sexista (TAS) manifestuko sinatzaileek bat egin dute ekintzarekin. Hiriko hainbat gizarte taldek osatzen dute TAS mugimendua,


  • Irun Iruten euskara elkarteak oinarrizko joskintza ikastaroa antolatu du hurrengo hiru astearteetan egiteko (hilak 22 eta 29, eta ekainak 5). Ordu eta erdiko saioak egingo dituzte, 18:00etatik 19:30era, Jostunak-en (Eliza karrika, 10). “Juxtu-juxtu botoi bat nola edo hala josten dakienarentzat edota praken barrenak zelloz hartzen dituzten horientzat antolatutako tailerra da. Oinarri-oinarrizkoa ikasiko dugu: botoiak [...]