Mezuak etiketatuta ‘ Ingurumena ’

Etxean konposta egiteko deialdia luzatu du Bidegoiango Udalak

2012/01/24
Nork

Urola Erdialdeko Udal Elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapen Iraunkorrerako Sailarekin batera abian jarri nahi du etxean konposta egiteko seigarren kanpaina. Eta Bidegoiango Udalak ere bat egin du kanpainarekin. Norberak bere etxean sortutako materia organikoa konpostatu eta berrerabiltzea da helburua.  Bertan parte hartzeko lorategi txikia edo baratza izatea nahikoa da. Ondoren lortutako konposta bertan berrerabiliko da. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Bidegoian, Gizartea, Ingurumena, Osasuna | Ez dago iruzkinik »

Hilabete hasierako euriteak irtenbidea eman dio Ibiurko ur eskasiari

2011/11/23
Nork

Gipuzkoako Ur Kontsortzioak Ibiurko urtegiaren ur maila eskasa zela eta, martxan jartzekoa zuen garai bateko herrietako ur bilketa sistema. Hori dela eta, herritarrei tratatu gabeko ura iristeko arriskua zegoela jakinarazi die eskutitzean. Hilabete hasierako euriteak, momentuz, Ibiur urtegia %31,80an bete du, egoera larriari irtenbidea emanez. Ura hornitzeko arazorik ez dute izango, eta ordain agirian iritsi [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Azpiegiturak, Baliarrain, Gizartea, Ingurumena | Ez dago iruzkinik »

‘Ibaialde 2011’ erakusketa ikusgai kultur etxean

2011/05/19
Nork

Alegiako Aralar BHI institutua Ibaialde 2011 kanpainan parte hartzen ari da. Bertan, EAEko ibaiak aztertzen dira, horretarako zenbait laginketa ezberdin egiten direlarik. Honekin lotuta bederatzi panelez osatutako gure ibaien inguruko erakusketa bat ere antolatzen dute. Erakusketa herritar guztiei irekia dago eta Alegiako kultur etxean ikusi daiteke hilaren 23a arte, 09:30etik 13:00etara eta 15:00etatik 20:00etara.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Alegia, Gizartea, Ingurumena | Ez dago iruzkinik »

Batzorde bereziaren bilera egingo dute astelehenean

2011/03/17
Nork

Hirigintza, Kultura, Ingurumena eta Ekonomia kontuen batzorde bereziaren bilera egingo dute, astelehenean, hilak 21, 20:30ean, udaletxeko pleno aretoan. Bertan, besteak beste, ondorengo gaiak eztabaidatuko dituzte: obra txikiak,  Jauregi eremuko Plan Partziala, 2010. ekitaldiko likidazio ekonomikoa, udal ondasunen inbentarioa berritzea eta kontu orokorrak, liburutegiko langilearen ordezkapena, eta Inkomunikaziorik ez! Torturarik ez! mozioa.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Amezketa, Hirigintza | Ez dago iruzkinik »

Larraitz auzoko izeia bota dute arazoak ematen zituelako

2010/12/10
Nork
Larraitz auzoko izeia bota dute arazoak ematen zituelako

Alegiako Udalak Larraitz auzoan zegoen izei gorria bota du. Teknikoen arabera, zuhaitza okertzen ari zen eta bere sustraiek arazoak sortzen zituzten ur kanalizazio eta hustubideetan. Orain lekua txukunduko dute eta haritz bat landatuko dute bertan. Izeiak 35 eta 40 urte artean zituen. Bere zati bat erabili du udalak Eguberrietako zuhaitza jartzeko udaletxearen aurrean.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Alegia, Ingurumena | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Estitxu Zabala-(e)k beste sarrera bat idatzi du “Musika dantzagarria eta alaia” osatu du gunean   duela 16 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaJimmy Bidaurreta musikari donostiarrak ‘Dantza Baltza’ bildumako laugarren diskoa kaleratu du Dantza Baltza  disko bildumako laugarren lana kaleratu du Jimmy Bidaurreta musikariak (Donostia, 1971), Jimmy Bidaurreta Meets Viorica izenpean . Aurreko hiru lanek bezalaxe, Gaztelupeko Hotsak disko etxearen zigilua du honek ere. Azken batean, musika traidizionala egungo soinuetara moldatuta eskaini du Bidaurretak Dantza Baltza bildumaren bidez. Gaztelupeko Hotsakeko Joxe [...]


  • Maitane Aldanondo-(e)k beste sarrera bat idatzi du InterRedek jolas kooperatiboei buruzko tailerra egingo du asteburuan gunean   duela 40 minutu · Ikusi

    Hezkuntza eta generoa lantzen dituen InteRed Gobernuz Kanpoko Erakundeak Inklusioa eta jolas kooperatiboak tailerra antolatu du astebururako. Erakundeak Bengoetxea kalean duen egoitzan egingo dute ekimena, eta honen dinamizatzailea, Pascal Deru aditu belgikarra izango da. Saioak larunbatean, 10:00etatik 19:30era bitartean; eta igandean, 10:00etatik 14:00etara egingo dituzte. Lantegia hezitzaile, animatzaile eta jolas kooperatiboak interesatzen zaizkion eta jolasteko


  • Maitane Aldanondo-(e)k beste sarrera bat idatzi du Kalean ibiltzea ez zaie erraza egiten gunean   duela 41 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaUrtero bezala, ikasleek elbarrien errealitatearen kontzientzia har dezaten, lehiaketa antolatu du ONCEk. San Patricio ikastetxeko haurrek parte hartu dute ekimenean, euren auzoetako irisgarritasun arazoak aztertuz. ONCEk eta bere Fundazioak 28. eskola lehiaketa antolatu dute. Zure auzoa irisgarriago egin ezazu lelopean, Derrigorrezko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako nahiz Hezkuntza Bereziko ikasleek euren inguruan dauden guneak aztertu behar [...]


  • Xabier Etxabe-(e)k beste sarrera bat idatzi du Neguko Aterpeko zerbitzua urte osoan eskaintzea aztertzen ari da udal gobernua gunean   duela 43 minutu · Ikusi

    Loiolako Erriberan ongizate zentro bat zabaldu eta Zuhaiztiko kiroldegian dagoena handitu nahi dute  Erakundeek gizartean ahulenak direnen ondoan egon behar dutela eta Ongizate Sailak krisiaren ondorioak pairatzen dituztenen beharrei erantzun behar diela nabarmendu du Jon Albizu Ongizate zinegotziak. Hori dela eta, aurten eta ondorengo urteetan orain arte eskaini diren zerbitzuak mantentzea izango dute helburu. Behar [...]


  • Estitxu Zabala-(e)k beste sarrera bat idatzi du La Oreja de Van Goghek 150.000 euro jasoko ditu Euskadiren izena zabaltzeagatik gunean   duela 44 minutu · Ikusi

    Donostiako musika taldeak hitzarmen bat sinatu berri du Eusko Jaurlaritzaren Turismo Sailarekin La Oreja de Van Gogh musika talde donostiarrak 150.000 euro jasoko ditu Euskadiren sustapena egiteagatik. Izan ere, musika taldeak Eusko Jaurlaritzaren Turismo Sailarekin hitzarmen bat sinatu berri du, taldeak Euskal Autonomi Erkidegoaren publizitatea egin dezan. Hala, taldeak Euskadiren izena zabaldu beharko du, bere disko [...]