Ostiralean Intxurre taldeko pilotariek hainbat partida jokatuko dituzte Ikaztegietako eta Alegiako pilotalekuetan. Batetik Ikaztegietan 19:30ean, bi partida jokatuko dira. Lehenik paleta goma modalitatean, Intxurre taldeko Senperena eta Arteaga, Hernaniren aurka jokatu dute. Bigarren partida, Intxurreko Urretabizkaia eta Esnaolak jokatuko dute, Ilunperen aurka. Hauek eskuz ariko dira senior mailako binakako txapelketako finalerdietan. Alegian ere beste bi [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Intxurre, Kirola, partida, pilota
Bidalita Alegia, Ekitaldiak, Ikaztegieta, Kirola, Pilota | Ez dago iruzkinik »
Lau t’erdiko Udaberri Txapelketaren finalak jokatu berri dituzte. Intxurre Pilota Elkarteko kideak hiru finaletan izan dira. Gipuzkoa mailan Intxurreko Oriak 22-18 irabazi zion Zegamako Atxari, jubeniletan lehen mailan. Partida gogorra izan zen eta Oriak bere fisiko indartsua baliatu zuen partida irabazteko. Eskualde mailan, jubenilen mailan, Intxurreko bi pilotari lehiatu ziren elkarren artean. Arruek 22-13 irabazi [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Alegia, Altzo, Ikaztegieta, Intxurre, Kirola, pilota, Udaberri Txapelketa
Bidalita Alegia, Altzo, Ikaztegieta, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Intxurre futbol elkarteko Erregional Preferentekoek mailari eutsiko diote. Bi partida falta dira liga amaitzeko, eta asteburuko neurketa irabazi eta gero, matematikoki lortu dute mailan mantentzea. Bigarren itzuli oso ona egin dute, batez ere etxean lortutako garaipenei esker, eta horrek atera die jaitsiera postutik. Patxi Renobales Intxurre futbol elkarteko koordinatzailea «oso gustura» agertu da, denboraldi hasieran [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Alegia, futbola, Intxurre, Kirola
Bidalita Alegia, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Erregional Preferente mailako Intxurre futbol taldea bigarren itzuli bikaina egiten ari da. Hamar partida daramatza galdu gabe, eta horren ondorioz, jaitsiera postuetatik atera da eta orain lau puntutara ditu. Bigarren itzuliko puntuak bakarrik kontuan hartuz gero, laugarren talderik onena izango litzateke. Hurrengo jardunaldian Tolosa ‘B’ taldearen aurka jokatuko du Intxurrek. Alegian jokatuko dute, bihar, 16:00etan. [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Alegia, futbola, Intxurre
Bidalita Alegia, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Gipuzkoako Udaberriko Txapelketaren finalak jokatuko dira, ostiralean, hilak 25, Ikaztegietan. Kadeteen mailan, bi final jokatuko dira, lehen eta bigarren mailan. Jaialdia 19:30ean hasiko da. Lehenengo partidan, Segura eta Zizurkilgo Ziotza elkarteak ariko dira, bigarren mailan. Bigarrengo partidan, lehen mailako kadeteen arteko partida izango da. Intxurreko Larrea eta Ormazabal, Azkoitiko Alberdi eta Juaristiren aurka ariko dira. [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Ikaztegieta, Intxurre, Kirola, pilota, Udaberri Txapelketa
Bidalita Ikaztegieta, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Intxurre elkarteko Asier Alonsok eta Arkaitz Esnaolak Gipuzkoako Udaberri Txapelketaren finala jokatuko dute, ostiralean, Bergaran. Nagusien bigarren mailan jokatuko dute partida, Bergarako Rezustaren eta Iñarraren aurka. Jaialdia 19:00etan hasiko da, eta Alonsok eta Esnaolak bigarren partidan jokatuko dute. Txapelketa txukuna egin ondoren, txapela lortzen saiatuko dira finalean.
Irakurri gehiago
Etiketak:Ikaztegieta, Intxurre, Kirola, pilota, Udaberri Txapelketa
Bidalita Ikaztegieta, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Ez du lortu Intxurre pilota elkarteak Berria Txapelketan aurrera egitea. Alegiako Elorri frontoian jokatutako norgehiagokan Zornotzako Lagun Onak elkartearen aurka galdu zuen tanto kopuruengatik. Hiru partidetatik bi irabazi bazituen ere, kadete eta jubenil mailan, tanto kopuruak kontuan hartuta 49-55 galdu zuten Alegialdekoek. Kadete mailan 22-21 irabazi zuten Larrea-Mujika bikoteak Iturbe-Rekagorriri. Jubeniletan 22-12 gailendu ziren Artola-Murua [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Alegia, Altzo, Berria Txapelketa, Ikaztegieta, Intxurre, Kirola, pilota
Bidalita Alegia, Altzo, Ikaztegieta, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Asteburu honetan Euskal Herriko Ligaren partidak izango dira Amezketan eta Alegian. Larunbatean, Amezketako Larrunarri frontoian, 16:30ean hasita, Zazpi-Iturrikoek lau partida dituzte: eskuz banaka gazteetan Bermeoren aurka, kadeteetan eskuz binaka Amorebietaren aurka eta eskuz banaka Lagun Onaken aurka, eta eskuz binaka 22 urte azpikoetan Errekaren aurka. Alegian, larunbatean ere, jubenil mailan Intxurre eta Bergara ariko dira [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Alegia, Amezketa, Intxurre, pilota, Zazpi-Iturri
Bidalita Alegia, Amezketa, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Intxurre pilota elkarteak gonbidapena jaso du Berria Txapelketan parte hartzeko. Horretarako, Usurbilen aurkako partida irabazi beharko du aurretik. Lehia igandean izango da, 17:00etan, Tolosako Beotibar pilotalekuan. Hiru mailetan izango da norgehiagoka. Intxurretik kadete mailan Eñaut Larrea eta Unai Mujika ariko dira. Jubenil mailan Iñaki Artolak eta Beñat Zabalak parte hartuko dute. Nagusien mailan, Asier Alonso [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Alegia, Altzo, Berria Txapelketa, Ikaztegieta, Intxurre, Kirola, pilota
Bidalita Alegia, Altzo, Ikaztegieta, Kirola | Ez dago iruzkinik »