Azaroan egiten dute Kultur Elejira Baliarrainen. Adinekoen egunarekin hasi zituzten kultur ekitaldiak. Haurrek zirku tailerra izan zuten, eta baita Eriz magoa ere. Babarrun jatea ere egin zuten Arkaitz elkartean. Martzelino Dorronosoro alkatea «gustura» agertu da kultur ekitaldiek izan duten erantzunarekin. Hamaika adineko animatu zirela gogoratu du bazkarira, «etxetik ateratzea kosta egiten zaie batzuei oraindik». Aurretik, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:aisia, baliarrain, Kultur Astea, Kultura
Bidalita Aisia, Baliarrain, Gizartea, Kultur astea, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Aste kulturalaren erdia igarota, festa giroz betetako asteburua dute aurretik amezketarrek. Igandean emango diote amaiera, aurreko ostiralean hasitako kultur asteari. Orain arte antolatu dituzten hitzaldietan parte hartze handia izan da. Asteartean, esate baterako, bi hitzaldi izan zituzten. Alde batetik, Erretiro aktibo eta solidarioa hitzaldia izan zen, eta honekin interes berezia piztu zuen pertsona helduengan. Iluntzean, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Amezketa, azoka, Kultur Astea, Kultura
Bidalita Amezketa, Ekitaldiak, Kultur astea, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Kabareta antzerkiarekin eman zioten hasiera aurtengo Amezketako kultur asteari, eta ez da amaituko igandera arte. Astelehenean, berriz, herritarrekin kulturaren inguruan hausnartuz eman zioten hasiera aste honetako ekitaldi kulturalei. Bi ordu inguruko hausnarketa honetan, hogei lagunek parte hartu zuten. Bertan ariketa batzuen bitartez herritarrek kulturari buruz orokorrean, eta Amezketako kulturari buruz zehazki, hausnartu zuten, bakarka eta [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Amezketa, Kultur Astea, Kultura
Bidalita Amezketa, Ekitaldiak, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Ipuin kontaketa saioa izan zuten haurrek, atzo, Bidegoiango kultur astearen barruan. Herri zentroan elkartu ziren eta gustura aritu ziren istorioak entzuten. Foru Aldundiko Gipuzkoa Mendiz mendi, mendez mende autobusa ere herrian izan zen. Hurrengo ekitaldia bihar, osteguna, izango da. Interneten arriskuak izeneko hitzaldia 21:00etan hasiko da balio anitzeko zentroan.
Irakurri gehiago
Etiketak:Bidegoian, ipuin kontaketa, Kultur Astea
Bidalita Aisia, Kultur astea, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Udala eta kultur taldearen artean antolatu dute aurtengo kultur astea. Larunbatean bertan hasiko da, bertso-kantu afariarekin. 70 lagun izango dira Iker Zubeldiaren bertsoak eta txiste kontalarien jarduna entzuten, Jaione Elola Kultura zinegotziak azaldu duenez. Horrez gain, abesti zaharren orriak zabalduko dira jendearen artean, denak batera abesteko. Datorren astean izango dira kultur asteko beste jarduerak. Asteartean, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Bidegoian, Kultur Astea
Bidalita Bidegoian, Kultur astea, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Larunbat honetan hasi eta hurrengo asteburura arte, kultur astea antolatu dute Bidegoianen. Egitarau oparoa antolatu dute eta ia egunero daude ekitaldiak. Larunbatean bertso-kantu afaria izango dute. Goiazko frontoian elkartuko dira, 21:00etan. Afarirako txartelak erosteko bihar, asteartea, amaitzen da epea. Beste ekitaldien artean, bada bat izena eman behar dena ere: patata tortilla lehiaketa. Hilaren 23an, ostirala, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Bidegoian, Kultur Astea
Bidalita Aisia, Bidegoian, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Kultur Asteari amaiera emateko, asteazkenean, Jose Luis Korta arraun entrenatzaile oriotarra izango da Albizturren. Saioa 19:30ean hasiko da eta berarekin hitz aspertu bat egiteko aukera izango da, tartean arraunari eta telebista munduari buruz.
Irakurri gehiago
Etiketak:albiztur, hitzaldia, Jose Luis Korta, Kultur Astea
Bidalita Albiztur, Gizartea, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Albizturko Kultur Astearen barruan, gaur Angel magoak ikuskizun dibertigarria eman du udaletxeko aretoan. Hainbat magia truku egin ditu, tartean usoekin. Umore onez jendearen parte-hartzea ere bultzatu du eta gustura igaro dute emanaldira joan direnek.
Irakurri gehiago
Etiketak:albiztur, Angel magoa, Kultur Astea
Bidalita Albiztur, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Kultur Astearen baitan, bihar ostirala magia emanaldia izango dute, Angel magoaren eskutik, 18:00etan, udaletxeko aretoan. Etzi, Gesaltzara bidaia egingo dute eta igandean Mendikute kobazuloa ikustera joateko ibilaldia izango dute. Bestalde, gurasoei zuzendutako bilera antolatu du udalak, etzi larunbata, 20:00etan, udaletxean. Alde batetik hiru urtetik hamabi urtetara bitarteko udaleku irekiei buruz hitz egingo da. Uztailaren 4tik [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:albiztur, Angel magoa, Kultur Astea, udaleku irekiak
Bidalita Albiztur, Gizartea, Kultur astea, Kultura | Ez dago iruzkinik »