Iosu Curiel Iartza, Historia irakaslea Iosu Curiel Iartza (Lasarte, 1976) historia irakaslea eta Erdi Aroko Historian doktorea da. Bihar, Euskal Herriaren Historia hitzaldia eskainiko du Ikaztegietan. 21:00etan hasiko da udaletxeko areto nagusian. Euskal Herriaren historia hitzaldia eman behar duzu. Oso zabala izan daiteke gaia eta nondik nora kontatuko duzu? Hausnarketa batetik hasiko naiz hitzaldia ematen, hau da, Euskal Herriari buruz hitz egitean, lurralde bezala hartu behar ote dugun, edota, aldiz, gure herri edo nazioaren historiaz hitz egin nahi ote dugun. [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Euskal Herriaren Historia, gizartea, historia, hitzaldia, Ikaztegieta, Iosu Curiel, Kultura
Bidalita Aisia, Elkarrizketa, Gizartea, Ikaztegieta, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Iosu Curiel Iartza (Lasarte, 1976) historiako irakaslea eta Erdi Aroko Historian doktorea da. Ostiralean, Euskal Herriaren Historia hitzaldia eskainiko du Ikaztegietan. 21:00etan hasiko da udaletxeko areto nagusian.Biharko Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza egunkarian elkarrizketa osoa irakurtzeko aukera izango da. Euskal Herriaren historia hitzaldia eman behar duzu. Oso zabala izan daiteke gaia eta nondik nora kontatuko duzu? Hausnarketa batetik hasiko naiz hitzaldia ematen, hau da, Euskal Herriari buruz hitz egitean, lurralde bezala hartu behar ote dugun, edota, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Euskal Herriaren Historia, gizartea, historia, hitzaldia, Ikaztegieta, Iosu Curiel, Kultura
Bidalita Gizartea, Ikaztegieta, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Urte hasiera guztietan egin ohi duen legez, urteko batzar nagusia egingo du Alegiako Txintxarri Abesbatza Kultur Elkarteak. Gaur, hilak 10, herriko kultur etxean izango da, eta bi deialdi luzatu dituzte. Lehen deialdia 20:00etan izango da, eta bigarrena 21:00etan. 2011. urtean Elkarteko bi abesbatzek –Txintxarri Txikik eta Txintxarrik– egin dituzten ekitaldiak, eta diru kontuak aztertuko dira, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Kultura, musika, Txintxarri Abesbatza, Txintxarri Txiki abesbatza
Bidalita Aisia, Alegia, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Guraso Elkarteak antolatuta, etzi, hilak 30, Ametsen fabrika izeneko antzerkia izango da. Abaltzisketako Kultur Etxean 17:00etan hasiko da. Antzezlana, 2-12 urte arteko haurrei zuzendua dago. Antzerki emanaldiaren aurretik, 16:00etan, gerturatzen diren guztientzat merienda emango dute Larrunarri Elkartean.
Irakurri gehiago
Etiketak:Abaltzisketa, antzerkia, Guraso elkartea, Kultura
Bidalita Abaltzisketa, Aisia, Gizartea, Kultura, Nabarmenak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Alegiako Jubilatuen tabernan argazki erakusketa berria jarri dute. Sara Gomez amezketar gaztearen Margarita erakusketa da. Urtarrileko lehen egunak bitartean bertan egongo da ikusgai. Amona Margaritari begira jarri, eta etxe barruan era guztietako argazkiak atera dizkio. Argazki erakusketa honekin, adinekoen egoera islatu nahi izan du. Hori irudikatzeko, bere amona hartu du oinarri: «89 urte ditu, eta zahartzaroaren [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:aisia, Argazki erakusketa, gizartea, Kultura, Margarita, Sara Gomez
Bidalita Aisia, Alegia, Gizartea, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Ikaztegietako Udazken kulturalaren barruan, antzezlana izango da, etzi, hilak 16. 21:00etan hasiko da Edurne Agirrezabalaren bakarrizketa saioa. Kasu honetan, Horratx! Antzerki taldearen eskutik Sarean Zintzilikatua antzerkia egingo du. 60 minutu inguruko luzapena duen komedia da. Teknologia berrien aurrean Olatzek dituen erreakzio ezberdinekin egingo dugu topo. Oso zaila egingo zaio guztiak ulertzea, eta are gehiago, inposatzen zaizkion abiadura [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:antzerkia, euskara, Ikaztegieta, Kultura
Bidalita Aisia, Euskara, Gizartea, Ikaztegieta, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Alegiako Udazken Kulturala azken ondarrera iristen ari da. Azaroko lehen egunetatik ekitaldiz betetako asteak izan dituzte alegiarrek. Azkenetarikoa igande eguerdian izan zuten. Loreto Aramendi organo jolearen kontzertua entzuteko aukera izan zuten elizan.
Irakurri gehiago
Etiketak:Alegia, kontzertua, Kultura, musika
Bidalita Aisia, Alegia, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Alegiako Txintxarri Txiki eta Txintxarri abesbatzak Eguberrietako emanaldiaren prestakizunetan murgilduta daude. Datorren hilaren 17an, arratsaldez egingo dute aurtengo Gabonetako kontzertua, ohi baino astebete lehenago izango da. Emanaldiaren amaieran, eta urteroko ohiturari jarraituz, Haendelen Alleluia kantatuko du Txintxarri abesbatzak. Aurten ere, musikagile alemaniarraren obra handi hori eskainiko dute. Obra hori abesteko, ordea, Txintxarri abesbatzan kantari ibilitakoak elkartu [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Alegia, kontzertua, Kultura, musika, Txintxarri Abesbatza
Bidalita Aisia, Alegia, Gizartea, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Alegiako Zazpi Astoren Gainean bertso eskolak atea zabalik ditu edonorentzat. Asteartetan hasi dira elkartzen Intxurre Elkartean, 20:30ean. Irekita dago lagunen artean elkartu, eta bertsoak, bertsotan eta bertsoekin ikasi nahi duen jende guztiarentzat. Animatzen den edonor harremanetan jarri daiteke, edo bertso eskola egunean bertara azaldu. Bertsozale asko mugitzen da batera eta bestera Gpuntuko saioetara joateko. Horien [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Alegia, bertsolaritza, euskara, gizartea, Kultura
Bidalita Aisia, Alegia, Euskara, Gizartea, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Igandean, hilaren 4ean, Alegian Dantzari Txikien eguna ospatuko dute. Alegiako Sutarri Dantza Taldeak antolatzen du, udalaren laguntzarekin. Altzo, Andoain, Anoeta, Irura, Lizartza, Tolosa, Urnieta eta Amasa-Villabona herrietako dantzariak izango dira Alegiakoez gain. 250 dantzari inguru izango dira. Goizeko 10:00etan eskolako jolaslekuan elkartuko dira dantzari guztiak. 10:30ean, kalejira egingo dute Larraitz auzoan zehar. Bertako plazan, herri [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:aisia, dantzari txiki eguna, gizartea, Kultura, Sutarri dantza taldea
Bidalita Aisia, Alegia, Festak, Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »