Igeldoko Lezkarri abesbatzak egitarau anitza eta erakargarria eskaini zuen joan zen larunbatean Alegiako Joan Bataiatzailea Deunaren elizan. Afrikako kultura desberdinetako doinuek ukitu exotikoa eman zioten emanaldiari. Herriko Txintxarri abesbatzak egin zien ongi-etorria igeldoarrei. 50. Urteurreneko ekitaldien ondoren, jendaurrean kantatzen zuen lehen aldia zen, eta oraindik kantuan aritzeko gogoa badutela erakutsi zuten alegiarrek. Txintxarriek estreinakoz kantatu [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:abesbatza, Alegia, kontzertua, Kultura, Lezkarri, musika, Txintxarri
Bidalita Alegia, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Orain bi urteko arrakasta ikusirik, bigarrengo aldiz antolatu dute Garai Bateko Alegia festa. Igandean egingo dute, goizetik hasita, eta herriak zenbait hamarkada atzera egingo du historian. Kontatu ez badituzte ere, parte hartuko duten herritarren kopurua handia izango da, Maider Jauregi kultur zinegotziak azaltzen duenez: «Herri bazkaria 300 lagunentzako da eta astebeteko epean txartelak amaitu ziren. [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Alegia, festa, Garai bateko Alegia, gizartea, historia, Kultura
Bidalita Aisia, Alegia, Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Sutarri dantza taldeak ikasturte amaierako jaialdia egingo du herritarren aurrean, etzi, ostiralean, kultur etxean. 20:30ean merienda antolatu dute nahi duten guztientzat. Gero, 22:00etan, izango da dantza emanaldia. Sarrera doan da eta herritar guztiak gonbidatzen dituzte bertara. Sei talde daude Sutarrin, eta talde bakoitzak bina dantza egingo dituzte. Marta Iraola Sutarri elkarteko kideak azaldu duenez, ikasturtearen [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Alegia, jaialdia, Kultura, Sutarri dantza taldea
Bidalita Alegia, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Joxe Mari Otermin amezketarrak azken aldi honetan landu duen Amezketa etxez etxe liburuaren aurkezpena egingo dute, apirilaren 15ean, 20:00etan, Juanlopezenea etxeko areto nagusian. Liburuak 620 orrialde ditu eta 220 fitxa inguru. Etxe bakoitzari buruzko zertzeladez gain, argazki sorta oparoa erakusten du liburuak, 500 inguru baitaude. Argazki hauetatik batzuk zaharrak dira eta beste asko azken boladan eginak. Liburuak gaur [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:'Amezketa etxez etxe', Amezketa, gizartea, Joxe Mari Otermin, Kultura, liburua
Bidalita Amezketa, Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Alegiako Ttapa antzerki taldeak bere hirugarren antzezlana estreinatuko du, bihar eta etzi, herriko kultur etxean. Ez txuri, ez beltz izena du obrak eta emanaldiak bi egunetan 22:00etan izango dira. Izaskun Lopetegi zuzendariak azaldu duenez, «emozioetan, izateko modu ezberdinetan» oinarritua dago antzezlana. Hain justu, obraren izenburua emozioen aniztasunetik dator, Lopetegik dioenez: «Abanikoa oso zabala da, inor ez baita zuria edo [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:'Ez txuri, Alegia, antzerkia, ez beltz', Kultura, Ttapa antzerki taldea
Bidalita Alegia, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Hondarribiko Portuko eliza jendez lepo bete zen joan zen igandean Haur Koruen V. Tailerreko abeslarien kontzertua entzuteko. 7 eta 14 urte bitarteko 100 kantarien artean zeuden Alegiako Txintxarri Txiki abesbatzako abeslariak. Asteburuan prestatutako kantuak jendaurrean erakutsi zituzten. Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak antolatutako ekimena da topaketa, eta abeslari gazteenen artean musika eta harremanak lantzea du helburu. Bi [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:abesbatzak, Alegia, Haur Koruen V. Tailerra, Kultura, musika, Txintxarri Txiki abesbatza
Bidalita Alegia, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Hirigintza, Kultura, Ingurumena eta Ekonomia kontuen batzorde bereziaren bilera egingo dute, astelehenean, hilak 21, 20:30ean, udaletxeko pleno aretoan. Bertan, besteak beste, ondorengo gaiak eztabaidatuko dituzte: obra txikiak, Jauregi eremuko Plan Partziala, 2010. ekitaldiko likidazio ekonomikoa, udal ondasunen inbentarioa berritzea eta kontu orokorrak, liburutegiko langilearen ordezkapena, eta Inkomunikaziorik ez! Torturarik ez! mozioa.
Irakurri gehiago
Etiketak:Amezketa, ekonomia, Hirigintza, Ingurumena, Kultura
Bidalita Amezketa, Hirigintza | Ez dago iruzkinik »
Txintxarri Abesbatza Kultur Elkarteak urteko batzar nagusia egin berri du. Azken urtean egindako jardueren balantzea egin zuten bazkideek eta urte berrirako aurreikuspenak aurkeztu zituzten. Helduen abesbatzaren 50. urteurrena izan zen hizpide nagusia. Urteurreneko ekitaldien balantze «baikorra» egin zuten. Atera duten ondorioetako bat abesbatzak «herriarengana gehiago hurbiltzeko urrats sendoa» eman duela da. Koru musika zenbait sektorerengana [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Alegia, Kultura, Txintxarri Abesbatza
Bidalita Alegia, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Alegiako Jubilatuen tabernan Maria Luisa Gorrotxategi zegamarraren margolanak ikusgai daude hil honetan. Hamabost margolan jarri ditu, ia gehienak bodegoiak. Paisaia bat ere badago, Zegamatik Aizkorri ikusten dena. Koadroak salgai daude, baina preziorik jarri gabe. «Interesa duenak deituko dit, bertan nire txartel batzuk utzi baititut», azaldu du margolariak. Sanmartinetan bere herrian erakusketa egin zuen eta han [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Alegia, Jubilatuen taberna, Kultura, margolanen erakusketa, Maria Luisa Gorrotxategi
Bidalita Alegia, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Alegiako Txintxarri Txiki eta Txintxarri abesbatzek datorren igandean emango dute Eguberrietako kontzertua herriko Juan Bataiatzailea Deunaren elizan. Emanaldia 19:00etan izango da, eta aurten Tolosako Musika Eskolako bandaz lagunduta ariko dira alegiarrak. Abesbatzaren 50. urteurreneko azken ekitaldia izango da eta oraingoan ere gogoan izango dute Joxe Gastesi abesbatzaren sortzailea eta lehen zuzendaria. 80 bat lagun ariko [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Alegia, Eguberrietako kontzertua, Kultura, musika, Tolosa, Tolosako Musika Eskolako banda, Txintxarri Abesbatza
Bidalita Alegia, Kultura | Ez dago iruzkinik »