Mezuak etiketatuta ‘ Leire Olaberria ’

Martinez Oliver: «Olaberriak ez du bere potentzial guztia ematen»

2012/04/11
Nork

Leire Olaberriak zortzigarren egin zuen Melbournen (Australia) jokatu berri den mundu mailako pistako txapelketako omnium proban, 62 punturekin. Scratch mailako lasterketa, hala ere, irabazi egin zuen txapelketako bigarren egunean. Entrenamenduetan ondo Espainiako txirrindularitza hautatzailea, Juan Martinez Oliver, kezkatuta agertu da emaitzarekin, izan ere, entrenamenduetan oso ondo aritzen da, «inoizko emaitzarik onenekin», baina ondoren, probetan, «ez du bere [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ikaztegieta, Kirola, Paperekoa, Txirrindularitza | Ez dago iruzkinik »

Leire Olaberriak 26. egin du Munduko Txapelketan

2011/09/20
Nork

Leire Olaberria txirrindulari ikaztegietarrak 26. amaitu du Danimarkan jokatu den erlojuaren kontrako Munduko Txapelketa. Probara abiatu aurretik, Olaberriak esan zuen egin beharreko 27 kilometroko distantzia ez zela beretzat egokiena. Ikaztegietarrak parte hartzaileen artean erdian amaitu du, 51 txirrindulari aritu baitira erlojuaren aurka. Irabazlea Judith Arndt alemaniarra izan da, faboritoetako bat. 37:07ko denbora behar izan du [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ikaztegieta, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Leire Olaberria, Gipuzkoako txapelduna erlojupekoan

2011/06/02
Nork

Leire Olaberriak Gipuzkoako Txapelketa eskuratu berri du erlojuaren aurkako proban. Debabarrena taldearekin lehiatzen ari da errepideko denboraldian, pistakoa bukatu eta gero. Txirrindulari ikaztegietarra zen proba irabaztek faboritoa eta aurreikuspenak bete zituen. 22:09:89ko denbora egin zuen. Bigarren postuan Tolosa taldeko Irene Usabiagak bukatu zuen, 22:57:75ko denborarekin. Hirugarrena Mireia Epelde izan zen, 23:34:73rekin.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ikaztegieta, Kirola | Ez dago iruzkinik »

«Lehenengo aldiz sinistu dut Munduko Txapelketa irabazteko aukera nuela»

2011/04/05
Nork
«Lehenengo aldiz sinistu dut Munduko Txapelketa irabazteko aukera nuela»

Leire Olaberriak (Ikaztegieta, 1977) bukatu du pistako denboraldia. Lehen bi proba garrantzitsuenak irabazi zituen: Europako Txapelketa eta Australian jokatutako Munduko Koparen lehen proba. Munduko Koparen beste bi proba egin zituen (guztira lau izaten dira), Pekinen eta Manchesterren, laugarren eta bosgarren postua lortuz. Azken proba Munduko Txapelketa izan da, eta bertan zazpigarren amaitu du. Orain, errepideko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ikaztegieta, Kirola | Iruzkin bat »

Dominarik lortu gabe itzuli da Leire Olaberria Munduko Txapelketatik

2011/03/28
Nork

Podioa lortzeko aukerak zituen Leire Olaberria txirrindulari ikaztegietarrak Munduko Txapelketan, baina zazpigarren postuarekin itzuli da etxera. Holandako Apeldoorn belodromoan jokatu da txapelketa. Omniumeko sei probetatik erlojuaren aurkakoetan oso ondo aritu da, baina tropel guztiak parte hartzen dutenetan ez du fin korritu. Larunbatean eta igandean jokatu zuten txapelketa. Oso ondo hasi zen ikaztegietarra, itzuli bateko proban [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Bestelakoak, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Omniumean Munduko Txapelketa eskuratzen saiatuko da Olaberria

2011/03/24
Nork

Leire Olaberria ikaztegietrrak Munduko Txapelketa irabazteko aukera izango du, asteburuan, Holandako Apeldoorn hirian. Bihar eta etzi omniumean lehiatuko da, egun bakoitzean hiru proba eginez, eta azken txapelketetan lortzen ari den emaitza onei jarraipena eman nahiko die txirrindulariak. Espainiako hautatzaileak, Juan Martinez Oliverrek, Olaberria «hiru lehenengoen artean egiteko» gai dela dio. Puntuazioan, bertan behera Ikaztegietarrak asteazken arratsaldean puntuazio proban [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ikaztegieta, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Olaberriak bosgarren postua lortu du omnium proban Munduko Kopan

2011/02/21
Nork

Leire Olaberriak Manchesterren (Ingalaterra) jokatutako Munduko Kopako omnium proban bosgarren postua eskuratu du. Asteburuan lehiatu da ikaztegietarra eta lehen egunean hamargarren bukatu bazuen, bigarren egunean bosgarren posturaino igotzea lortu zuen. Forma onean dabilela erakutsi du Olaberriak, erlojuaren kontrako probetan emaitza onak lortu baitzituen. Hirugarrena izan zen jazarpen proban eta laugarrena 500 metroetan. Scratch-ean baina, ez [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ikaztegieta, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Kanpanolue’ berbena bihar, 18:00etan, Errebote plazan gunean   duela 2 minutu · Ikusi

    Koadro txikia

    “Kanpanolue” haur eta familientzako berbena parte-hartzailea egingo dute bihar, larunbata, Villabonan. Antzezlana Erreboteko plazan izango da, 18:00etan, eta euria egiten badu, Berdura plazan egingo dute. Ikuskizunari buruzko informazioa: http://www.eidabe.com helbidean zintzilikatu dute.


  • Eneritz Zabaleta-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 5 minutu · Ikusi

    20:00 orenetan (Londresko orena) izanen da finala, 21:00etan Euskal Herrian. Hegoaldean telebista katerik ez du emanen finala. Aukera onena Berriketanetik jarraitzea edo txartel gorri zuzen bat bilatzea…


  • Beasaingo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du «Beasaingo danborrada bertakoagoa egin nahi genuen, nortasun bat eman» gunean   duela 9 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaDokumentu zaharrek diotenez, XX. mende hasieran egiten zen danborrada Beasainen. Baina 40 bat urtez utzita egon ondoren, 1978an berreskuratu zuten. Hasiera hartan egon zenetako bat da Pello Irizar; azken hiru urteetan, herriko konpositoreen piezak egokitzen aritu da, danborradari nortasuna eman nahian. Beasaingo danborrada, sorreratik ezagutzen duzu, ezta? Bai, danborrada berria hasi zenean, 1978an, anaia zena eta biok [...]


  • Beasaingo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Beasaingo umeen danborradak mende erdia beteko du, erroetara itzuliz gunean   duela 11 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaLoinazko San Martin kanonizatu zuteneko mendeurrenak, 1962an, ospakizun askotarako eman zuen Beasainen. Gehienak, erlijioarekin lotutako ekintzak izan ziren, eta hala sortu zen Beasaingo haurren danborrada edo desfilea ere. Jesus Dorronsoro eta Jose Maria Osa apaizek eta katekesiko taldeak bultzatu zuten ekimena. Gaur egun herriko ikastetxeek antolatzen dute, baina aldaketak aldaketa, aspaldi hasitako ohitura hark berrogeita hamar [...]


  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Emakumeenganako indarkeria salatzeko elkartuko dira bihar gunean   duela 14 minutu · Ikusi

    Bihar emakumeenganako indarkeriaren kontrako elkarretaratzea egingo dute Irungo Zabaltza plazan, eguerdiko 12:00etan hasi eta ordu erdiz. Hilabetero udaleko Gizarte Ongizateko Aholku Kontseiluko Berdintasun Batzordeak eta emakumeen aldeko hiriko elkarteek elkarrekin egiten duten protestaldia da, eta besteak beste, Txingudi Anti Sexista (TAS) manifestuko sinatzaileek bat egin dute ekintzarekin. Hiriko hainbat gizarte taldek osatzen dute TAS mugimendua,