Mezuak etiketatuta ‘ Orendain ’

Erabilera anitzeko eraikina bukatu dute, eta barrutik hornitzea baino ez da falta

2012/01/25
Nork

Orendaingo Udalak, udaletxearen atzeko aldean erabilera anitza izango duen eraikina egin du. Ia bukatu dute, eta hainbat zerbitzu eskainiko dituzte bertan. Azpiko solairuan kokatu duten haur eskola esaterako, astelehenean jarri zuten martxan. Behe solairuan, momentuz, hirugarren adinekoentzako egokitu dute gela bat, eta helburua beraien kabuz ibiltzeko gai diren adinekoak bertan elkartzeko aukera izatea da. Helduek [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Azpiegiturak, Gizartea, Hirigintza, Orendain, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Orendaingo txikienek haur eskola berria estreinatu dute

2012/01/23
Nork

Gaur goizean herriko txikienek Orendaingo haur eskola berria estreinatu dute. Gaur arte, udaletxeko bigarren pisuan zuten haur eskola, irteera zuzenik gabe. Orain, udaletxe atzean egin duten erabilera anitzeko eraikineko behe solairuan egokitu dute Orendaingo Haurreskola berria. Larunbatean, auzolanean leku aldaketa egin ondoren, gaur guztia prest ez badute ere, bertan lanean jartzeko moduan dute eraikina. Zazpi [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Azpiegiturak, Gizartea, Hezkuntza, Orendain | Ez dago iruzkinik »

Herritarren parte hartzea bultzatzeko etxez etxe pasa dira

2011/12/01
Nork
Herritarren parte hartzea bultzatzeko etxez etxe pasa dira

Ekainean hartu zuten udala Bilduko zinegotziek, eta herritarren parte hartzea bultzatu nahi dute. Etxez etxe pasa dira zinegotziak, udalaren inguruko informazioa herritarrei zabaltzeko eta azaltzeko. Era berean, herritarrei beraien ekarpenak egiteko eskatuko diete, galdetegia bete araziz.   Maiatzeko hauteskundeetara aurkeztu zirenean, programako ildo nagusietako bat herritarren parte hartzea bultzatzea izan zen. Gorka Egia alkateak azaldu [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Gizartea, Orendain, Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »

Kirola eta abentura, bat eginik udalekuetan

2011/07/20
Nork
Kirola eta abentura, bat eginik udalekuetan

Ekimen berri bat jarri dute martxan uztaila honetan Alegialdeko bost herritan. Gaztetxoei zuzendutako udalekuak dira, kirola eta abentura uztartzen dituztenak. Bizi Biziki enpresak kudeatzen du udalekua eta Abaltzisketa, Altzo, Amezketa, Baliarrain eta Orendaingo haurrek parte hartzen dute. Bizi Biziki enpresako Ekaitz Zubeltzuk koordinatzen du ekimena. «Horrelako herri txikietan zailtasunak dituzte udalekuak antolatzeko herrian bakarrik. Horregatik, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Abaltzisketa, Aisia, Altzo, Amezketa, Baliarrain, Kirola, Orendain | Ez dago iruzkinik »

Jesus Garmendiak hiru garaipen lortu ditu

2011/07/04
Nork

Nazioarteko Hipika Lehiaketa jokatu zuten asteburuan, Loiolan. Bertan, Jesus Garmendia orendaindarra ongi baino hobeto aritu da. Gipuzkoa Kirolak, Frigo eta Volkswagen sariak eskuratu ditu Garmendiak, hiru eguneko lehian.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kirola, Orendain | Ez dago iruzkinik »

«Guretzat garrantzi handikoa da herriari bizia ematea»

2011/06/21
Nork
«Guretzat garrantzi handikoa da herriari bizia ematea»

Gorka Egia (Orendain, 1978) lehenengo aldiz dago udal batean. Bildu koalizioarekin alkate kargua hartu du datozen lau urteetarako Orendainen. Zer balantze egiten duzu emaitzei buruz? Hasteko, eskertu bozkatu diguten herritarrei. Lortutako emaitzekin nahiko gustura gaude, aurreko alkateak aurreko hauteskundeetan alde dezente atera ziolako ezker abertzaleei. Bozka batzuengatik bada ere, lortu dugu irabaztea, eta guretzako ere ezustekoa izan da. Zer sentitu zenuen aginte makila jasotzerakoan? Alde batetik pozik [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Orendain, Politika | Ez dago iruzkinik »

Kirol guneak erabilera zabala duela dio alkateak

Kirol guneak erabilera zabala duela dio alkateak

Kirol gune berria «oso eroso» geratu dela azaldu du Tomas Plazaola Orendaingo alkateak. «Herritarrek zein kanpotarrek erabiltzen dute», gaineratu du alkateak. Frontoi ondoan dago gunea. Zabortegia berdindu ondoren, futbolean eta saskibaloian jolasteko gunea egin dute. Obrak 104.000 euroko kostua izan zuen eta hiru erakundek jarri zuten dirua: Espainiako Gobernuak, Zapatero Planaren bitartez, Orendaingo Udalak eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Azpiegiturak, Kirola, Orendain | Ez dago iruzkinik »

«Ikerketa sakoneko liburua da, nota askorekin, eta ez da erraza irakurtzeko»

2011/01/12
Nork
«Ikerketa sakoneko liburua da, nota askorekin, eta ez da erraza irakurtzeko»

Ernesto Gonzalez Castrok (Celanova, Galizia, 1939)  Orendain herriari buruzko historia liburua idatzi du, Orendain, Txindoki eta Oriaren artean izenekoa. Aranzadi Zientzia Elkarteak, Orendaingo Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratu berri dute. Orendaingo etxe bakoitzarentzat ale bat du gordeta udalak eta hori eskuratzeko udaletxera joan behar da. Gonzalezek filosofia ikasi zuen Salamancan (Espainia) eta gero filosofia [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Gizartea, Orendain | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Estitxu Zabala-(e)k beste sarrera bat idatzi du “Musika dantzagarria eta alaia” osatu du gunean   duela 6 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaJimmy Bidaurreta musikari donostiarrak ‘Dantza Baltza’ bildumako laugarren diskoa kaleratu du Dantza Baltza  disko bildumako laugarren lana kaleratu du Jimmy Bidaurreta musikariak (Donostia, 1971), Jimmy Bidaurreta Meets Viorica izenpean . Aurreko hiru lanek bezalaxe, Gaztelupeko Hotsak disko etxearen zigilua du honek ere. Azken batean, musika traidizionala egungo soinuetara moldatuta eskaini du Bidaurretak Dantza Baltza bildumaren bidez. Gaztelupeko Hotsakeko Joxe [...]


  • Maitane Aldanondo-(e)k beste sarrera bat idatzi du InterRedek jolas kooperatiboei buruzko tailerra egingo du asteburuan gunean   duela 30 minutu · Ikusi

    Hezkuntza eta generoa lantzen dituen InteRed Gobernuz Kanpoko Erakundeak Inklusioa eta jolas kooperatiboak tailerra antolatu du astebururako. Erakundeak Bengoetxea kalean duen egoitzan egingo dute ekimena, eta honen dinamizatzailea, Pascal Deru aditu belgikarra izango da. Saioak larunbatean, 10:00etatik 19:30era bitartean; eta igandean, 10:00etatik 14:00etara egingo dituzte. Lantegia hezitzaile, animatzaile eta jolas kooperatiboak interesatzen zaizkion eta jolasteko


  • Maitane Aldanondo-(e)k beste sarrera bat idatzi du Kalean ibiltzea ez zaie erraza egiten gunean   duela 30 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaUrtero bezala, ikasleek elbarrien errealitatearen kontzientzia har dezaten, lehiaketa antolatu du ONCEk. San Patricio ikastetxeko haurrek parte hartu dute ekimenean, euren auzoetako irisgarritasun arazoak aztertuz. ONCEk eta bere Fundazioak 28. eskola lehiaketa antolatu dute. Zure auzoa irisgarriago egin ezazu lelopean, Derrigorrezko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako nahiz Hezkuntza Bereziko ikasleek euren inguruan dauden guneak aztertu behar [...]


  • Xabier Etxabe-(e)k beste sarrera bat idatzi du Neguko Aterpeko zerbitzua urte osoan eskaintzea aztertzen ari da udal gobernua gunean   duela 32 minutu · Ikusi

    Loiolako Erriberan ongizate zentro bat zabaldu eta Zuhaiztiko kiroldegian dagoena handitu nahi dute  Erakundeek gizartean ahulenak direnen ondoan egon behar dutela eta Ongizate Sailak krisiaren ondorioak pairatzen dituztenen beharrei erantzun behar diela nabarmendu du Jon Albizu Ongizate zinegotziak. Hori dela eta, aurten eta ondorengo urteetan orain arte eskaini diren zerbitzuak mantentzea izango dute helburu. Behar [...]


  • Estitxu Zabala-(e)k beste sarrera bat idatzi du La Oreja de Van Goghek 150.000 euro jasoko ditu Euskadiren izena zabaltzeagatik gunean   duela 33 minutu · Ikusi

    Donostiako musika taldeak hitzarmen bat sinatu berri du Eusko Jaurlaritzaren Turismo Sailarekin La Oreja de Van Gogh musika talde donostiarrak 150.000 euro jasoko ditu Euskadiren sustapena egiteagatik. Izan ere, musika taldeak Eusko Jaurlaritzaren Turismo Sailarekin hitzarmen bat sinatu berri du, taldeak Euskal Autonomi Erkidegoaren publizitatea egin dezan. Hala, taldeak Euskadiren izena zabaldu beharko du, bere disko [...]