Leire Olaberriak zortzigarren egin zuen Melbournen (Australia) jokatu berri den mundu mailako pistako txapelketako omnium proban, 62 punturekin. Scratch mailako lasterketa, hala ere, irabazi egin zuen txapelketako bigarren egunean. Entrenamenduetan ondo Espainiako txirrindularitza hautatzailea, Juan Martinez Oliver, kezkatuta agertu da emaitzarekin, izan ere, entrenamenduetan oso ondo aritzen da, «inoizko emaitzarik onenekin», baina ondoren, probetan, «ez du bere [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Ikaztegieta, Kirola, Leire Olaberria, pista, txirrindularitza
Bidalita Ikaztegieta, Kirola, Paperekoa, Txirrindularitza | Ez dago iruzkinik »
Leire Olaberria txirrindulari ikaztegietarrak 26. amaitu du Danimarkan jokatu den erlojuaren kontrako Munduko Txapelketa. Probara abiatu aurretik, Olaberriak esan zuen egin beharreko 27 kilometroko distantzia ez zela beretzat egokiena. Ikaztegietarrak parte hartzaileen artean erdian amaitu du, 51 txirrindulari aritu baitira erlojuaren aurka. Irabazlea Judith Arndt alemaniarra izan da, faboritoetako bat. 37:07ko denbora behar izan du [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:erlojuaren aurka, Ikaztegieta, Kirola, Leire Olaberria, Munduko Txapelketa, txirrindularitza
Bidalita Ikaztegieta, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Leire Olaberriak Gipuzkoako Txapelketa eskuratu berri du erlojuaren aurkako proban. Debabarrena taldearekin lehiatzen ari da errepideko denboraldian, pistakoa bukatu eta gero. Txirrindulari ikaztegietarra zen proba irabaztek faboritoa eta aurreikuspenak bete zituen. 22:09:89ko denbora egin zuen. Bigarren postuan Tolosa taldeko Irene Usabiagak bukatu zuen, 22:57:75ko denborarekin. Hirugarrena Mireia Epelde izan zen, 23:34:73rekin.
Irakurri gehiago
Etiketak:erlojupekoa, Gipuzkoako Txapelketa, Ikaztegieta, Kirola, Leire Olaberria, txirrindularitza
Bidalita Ikaztegieta, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Leire Olaberriak (Ikaztegieta, 1977) bukatu du pistako denboraldia. Lehen bi proba garrantzitsuenak irabazi zituen: Europako Txapelketa eta Australian jokatutako Munduko Koparen lehen proba. Munduko Koparen beste bi proba egin zituen (guztira lau izaten dira), Pekinen eta Manchesterren, laugarren eta bosgarren postua lortuz. Azken proba Munduko Txapelketa izan da, eta bertan zazpigarren amaitu du. Orain, errepideko [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Ikaztegieta, Kirola, Leire Olaberria, omnium, pistako txirrindularitza, txirrindularitza
Bidalita Ikaztegieta, Kirola | Iruzkin bat »
Podioa lortzeko aukerak zituen Leire Olaberria txirrindulari ikaztegietarrak Munduko Txapelketan, baina zazpigarren postuarekin itzuli da etxera. Holandako Apeldoorn belodromoan jokatu da txapelketa. Omniumeko sei probetatik erlojuaren aurkakoetan oso ondo aritu da, baina tropel guztiak parte hartzen dutenetan ez du fin korritu. Larunbatean eta igandean jokatu zuten txapelketa. Oso ondo hasi zen ikaztegietarra, itzuli bateko proban [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Ikaztegieta, Leire Olaberria, Munduko Txapelketa, omnium, pista, txirrindularitza
Bidalita Bestelakoak, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Leire Olaberria ikaztegietrrak Munduko Txapelketa irabazteko aukera izango du, asteburuan, Holandako Apeldoorn hirian. Bihar eta etzi omniumean lehiatuko da, egun bakoitzean hiru proba eginez, eta azken txapelketetan lortzen ari den emaitza onei jarraipena eman nahiko die txirrindulariak. Espainiako hautatzaileak, Juan Martinez Oliverrek, Olaberria «hiru lehenengoen artean egiteko» gai dela dio. Puntuazioan, bertan behera Ikaztegietarrak asteazken arratsaldean puntuazio proban [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Ikaztegieta, Leire Olaberria, Munduko Txapelketa, omnium, txirrindularitza
Bidalita Ikaztegieta, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Leire Olaberriak Manchesterren (Ingalaterra) jokatutako Munduko Kopako omnium proban bosgarren postua eskuratu du. Asteburuan lehiatu da ikaztegietarra eta lehen egunean hamargarren bukatu bazuen, bigarren egunean bosgarren posturaino igotzea lortu zuen. Forma onean dabilela erakutsi du Olaberriak, erlojuaren kontrako probetan emaitza onak lortu baitzituen. Hirugarrena izan zen jazarpen proban eta laugarrena 500 metroetan. Scratch-ean baina, ez [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Ikaztegieta, Leire Olaberria, Munduko Kopa, pista, txirrindularitza
Bidalita Ikaztegieta, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Pekingo Munduko Kopan aritu da lehiatzen Leire Olaberria. Munduko Kopako hirugarren kanporaketa jokatu da bertan. Lehen saioan erorikoa izan zuen eta hurrengo saioetan atzetik ibili behar izan zuen ikaztegietarrak. Hala eta guztiz ere, laugarren bukatzea lortu zuen. 40 puntu eskuratu zituen eta hirugarren postutik bi puntutara baino ez zen geratu. Aldiz, lehen postua eskuratu zuen [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:pista, txirrindularitza
Bidalita Ikaztegieta, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Gaur Melburnen (Australia) jokatzen ari den Munduko Pista Txapelketan urrezko domina eskuratu du. Leire Olaberria ikaztegietarrak 26 puntu lortu ditu gaur ‘omnium’ proban. Tara Whiten kanadarra bigarren geratu da 31 punturekin. Eta hirugarren berriz, 40 punturekin, Malgorzata Wojtyra poloniarra sailkatu da.
Irakurri gehiago
Etiketak:Kirola, txirrindularitza
Bidalita Ikaztegieta, Kirola | Ez dago iruzkinik »