Amezketako Zazpi Iturri taldeko pilotariek jantzi zuten IX. Berria Txapelketako txapela . Bidaniako Aurrera Saiaz taldea, lehen bi partidak galduta aukerarik gabe geratu zen.Amezketakoek, kadete eta gazteen mailako partidak irabazi zituzten. Hirugarren aldiz eskuratu du Amezketako Zazpi Iturri taldeak Berria Txapelketa, eta azken biak bata bestearen jarraian irabazi ditu. Jende asko bildu zen pilotalekuan finaleko partidak ikusteko. KADETEAK: Altuna-Eratsun 22 [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Amezketa, Aurrera Saiaz, Berria Txapelketa, Bidegoian, pilota, Zazpi-Iturri
Bidalita Amezketa, Bidegoian, Kirola, Pilota | Ez dago iruzkinik »
Aurreikuspenak bete ditu Amezketako Zazpi Iturri elkarteak Berria Txapelketan. Faboritoen artean zegoen txapela eramateko, eta horixe bera egin zuten amezketarrek ostiral arratsaldean Hernanin jokatutako finalean Uharte Iruñearen aurka. Txapelketa guztian bezala, gazteen nagusitasunean oinarritu zuen garaipena. Kadeteetan 10-22 irabazi zuen Zazpi Iturrik, eta jubeniletan 6-22. Emaitza horiek hirugarren eta azken partidaren emaitza baliorik gabe uzten [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Berria Txapelketa, kirolak, pilota, Zazpi-Iturri
Bidalita Amezketa, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Zazpi Iturriko Erik Jaka jubenilaren egoerak eragina izango du, etzi, Tolosako Beotibar pilotalekuan, elkarte amezketarrak jokatuko duen Berria Txapelketaren finalerdian, 17:00etan. Jakak orkatila bihurritu zuen astearen hasieran, eta ondo osatzen ari bada ere, gaur egingo duen entrenamenduan ikusiko da jokatzeko moduan izango den. Jakak ez badu jolasten, Gallurralderekin batera Erostarbe ariko da. Irurtzunen aurka jokatuko [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Amezketa, Berria Txapelketa, Kirola, pilota, Zazpi-Iturri
Bidalita Amezketa, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Amezketako Zazpi Iturri elkartea Berria Txapelketan finalerdietarako sailkatu da. Galdakaoko Adiskide elkartearen aurka hiru partidetan irabazi zuen, eta Irurtzun elkartearen aurka ariko da datorren igandean, Beotibarren, finalaren bila. Xalton Zabala Zazpi Iturriko arduradunak dioenez, Altuna eta Irribarria kadeteek «oso maila ona» eman zuten. 3-22 irabazi zien Adiskidekoei. Zabalak aurrelaria goraipatu du: «Jokin Altunak sekulako partida [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Amezketa, Berria Txapelketa, Kirola, pilota, Zazpi-Iturri
Bidalita Amezketa, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Amezketako Zazpi Iturri pilota elkarteak bigarren kanporaketa jokatuko du Berria Txapelketan. Neurketa irabaziz gero finalerdian izango da. Galdakaoko Adiskide elkartea izango du aurrez aurre, iazko txapelduna. Kanporaketa gaur jokatuko dute, 19:00etan Galdakaon. Xalton Zabala Zazpi Iturriko arduradunak dioenez, nagusien partida izango da kanporaketaren gakoa. Kadeteen mailan, Zazpi Iturritik Altuna eta Irribarria ariko dira. Jubenilen mailan, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Amezketa, Berria Txapelketa, pilota, Zazpi-Iturri
Bidalita Amezketa, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Zazpi Iturri elkarteak lehen kanporaketa irabazi du Berria Txapelketan eta final laurdenetara pasatu da. Zornotzako Lagun Onak elkartea izan du aurrez aurre eta kadete zein jubenilen partidak erraz irabazi ondoren, tanto gutxigatik galdu zuten nagusien partida. Xalton Zabala Zazpi Iturriko arduradunak azaldu duenez, «ondo joan zen norgehiagoka, uste baino errazago irabazi genuen». Gakoa lehen partida [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Amezketa, Berria Txapelketa, pilota, Zazpi-Iturri
Bidalita Amezketa, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Euskal Ligaren baitan ligaxkaren zazpigarren eta azken jardunaldia jokatuko dute asteburu honetan. Amezketako Zazpi-Iturrik lau partida jokatuko ditu etxean. Bihar horietatik hiru jokatuko ditu, 20:00etan, Larrunarri pilotalekuan: eskuz banaka kadeteen mailan Zugarralderen aurka ariko da, eskuz banaka gazteen mailan Aurrera Saiazen aurka eta eskuz binaka 22 urtez azpikoetan Oberenaren aurka. Etzi, Larrunarri pilotalekuan ere eta [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Amezketa, Kirola, pilota, Zazpi-Iturri
Bidalita Amezketa, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Amezketako Zazpi Iturri pilota elkartekoek lau partida jokatuko dituzte igandean, hilak 30, Euskal Ligaren baitan. 17:00etan hasiko dira partidak. Lehenengoan eskuz banaka, kadete mailan Zazpi Iturri eta Arrankudiaga ariko dira. Bigarrengoan, eskuz binaka eta kadete mailan Zazpi Iturri eta Segurako ariko dira. Hirugarrenean, eskuz banaka eta gazteen mailan, Zazpi Iturri eta Erreka lehiatuko dira. Azkenik, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Amezketa, Euskal Liga, Kirola, pilota, Zazpi-Iturri
Bidalita Amezketa, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Asteburu honetan Euskal Herriko Ligaren partidak izango dira Amezketan eta Alegian. Larunbatean, Amezketako Larrunarri frontoian, 16:30ean hasita, Zazpi-Iturrikoek lau partida dituzte: eskuz banaka gazteetan Bermeoren aurka, kadeteetan eskuz binaka Amorebietaren aurka eta eskuz banaka Lagun Onaken aurka, eta eskuz binaka 22 urte azpikoetan Errekaren aurka. Alegian, larunbatean ere, jubenil mailan Intxurre eta Bergara ariko dira [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Alegia, Amezketa, Intxurre, pilota, Zazpi-Iturri
Bidalita Alegia, Amezketa, Kirola | Ez dago iruzkinik »